Patxi Granadoren “Bagaje” liburuaren aurkezpena

Presentación del libro de Patxi Granado “Bagaje”

El día 23 de septiembre, tuvimos la suerte de contar con la presencia del Elorriarra Patxi  Granado para que nos hablase de su primer libro de fotografía .

bagage-patxi-granado

Por medio de sus fotos, Patxi indaga en la experiencia vivida por su padre cuando abandono su pueblo para venir a trabajar a Elorrio:

“Oraindik nirekin daukat aitak Euskal Herrira etortzeko erabili zuen egurrezko maleta. Gaur egun maletak ez dauka distira handirik eta dindilizka dauzka kanpoko aldean jositako burdinak, jausiko ez jausiko. Ahal den moduan eusten dio denboraren iraganari. Gure aitak ez dauka zama horri eutsi beharrik, aspaldi hil zen-eta. Akaso horregatik ateratzen dizkiot erretratuak aitaren maletari, erretiratu artean bilatu nahi dudalako.

XIX. mendearen erdi aldean hasi eta hirurogeita hamargarren hamarkadaren hasierara arte askok eta askok erabili zuten egurrezko maleta euren jaioterria utzi eta hara-hona abiatzeko. Gure aita izan zen horietako bat, industria iraultzaren sirena-kantuez liluratuta bideari ekin zion maleta-bete ametSekin.

Gaur egun oraindik ere bat egiten dut kalean aitaren bidelagun izan ziren batzuekin. Gustura dihardut eurekin barriketan, baina, batez ere, eurei entzuten gozatzen dut gehien. Maleta zaharraren antzera, eurak ere bizitzaren neguan daude, eta antzinako istorioak kontatzen dituzte, zapore gazi-gozoko istorioak.”

 


You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed.
You can leave a response, or create a trackback from your own site.

There are no comments yet, be the first to say something


Leave a Reply

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>