Herri akordioa emakumeenganako indarkeriaren kontra

Urriak 5, Durangon, indarkeria sexistaren aurka ituna sinatzeko ekitakdiaren irudiak dituzue hemen.
Udaletxeak, herriko erakunde eta elkarteak deitu ziruen helburu honekin eta hauxek dira bertan atera genituen argazkiak. Argazkilaria: Lucas Santos.

Pegatina

“Horregatik, INDARKERIA SEXISTAren kontrako konpromisoan bat egiteko HERRI AKORDIOA eratu dugu, eta testu hori sinatuko dugu erakundeek, kirol, kultura eta gizarte arloko elkarteek, tabernariek, merkatariek, elkarte feministek eta norbanakoek.
GARRANTZITSUA: AKORDIO honen ardatz nagusia herritarrak izan behar direla uste dugu; bai norbanakoak, heziketa zentroak, eta baita klub eta elkarteak ere; horregatik berriro eskatzen dizuegu zuen babesa. Ekimena zenbat eta herritar gehiagok babestu, eta deialdian zenbat eta jende gehiago elkartu, orduan eta ozenago adieraziko dugu EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA tinko gaitzesten dugula.
Herri itunera atxikitu!” Durangoko Udaletxea